Earth - Nomen Earth

ZER DA NOMEN EARTH?

Nomen Earth proiektuaren helburua lurrari eman diguna itzultzea da. Lurraren eta lurraren aldeko produktu bat da eta harekin konpromisoa hartzen dugu salmentek sortutakoaren % 100 aldaketa klimatikoaren aurka eta planeta jasangarri baten alde borrokatzen duten ekintzak finantzatzeko.
Proiektu honekin kontsumitzaileak animatu nahi izan ditugu planetaren alde aletxoa jartzeko. Nola? Ingurumenaren aldeko proposamenekin eta arroz-pakete berri baten diseinuarekin lagundu gaituzte.
Nomen Earth arrozarekin gure karbono-aztarna murrizteko duela hainbat urtez aplikatzen ari garen jasangarritasun-programa baino askoz gehiago egin nahi dugu. Horregatik, aldaketa klimatikoaren eragina murriztu nahi izan dugu guztiona eta guztiontzako den produktu bat sortuz eta naturari laguntzen dioten pertsonei lagunduz.

Nola garatzen da proiektua?

Nomen Earth asmo handiko proiektua garatzeko jasangarritasun-komite bat sortzea izan zen lehenengo urratsa.

Bigarrena, nomenearth.es webgunea sortzea erabiltzaileek Nomen Earth arroz-paketearen diseinu-lehiaketan parte har dezaten. Ekimen horren saria 1.000 €-koa da proiektura hobeto egokitzen den diseinurako eta produktu-sortak parte-hartzaileentzat.

Webgunean, irabaziak inbertitzeko ingurumenaren aldeko ekintzen proposamenak bidal ditzakezu, eta Nomen Earth-en ingurumenaren alde egiten ditugun ekintzei buruzko informazioa jaso.

Lehenengo urteko emaitza arrakasta hutsa izan da. Kontsumitzaileen kolaborazioa eta parte-hartzea guk espero baino hobeagoa izan da. Hala erakusten dute proposaturiko 5000 ingurumen-ekintza baino gehiagok eta bilgarriaren diseinuaren txapelketarako jasotako 1000 sorkuntza baino gehiagok.

Bigarren edizioan parte hartzera animatzen zaitugu. Laguntzeko, bidal iezazkiguzu diseinua eta proposamenak, arrozaren salmentatik lortzen dugun irabazien % 100 gehien bozkatzen den ingurumenaren aldeko ekimenean inbertitzeko.

Nomen Earth arrozarekin bildutako diruaren zenbatekoa iragarriko dugu webgunean, bai eta arroza erosteko supermerkatuak zeintzuk diren ere. Gainera, argitaratu egingo dugu bildutako diru hori emateko erabiltzeek bidalitako ingurumenaren aldeko proposamen guztien artean aukeratuko dugun ekintza.

Jarri arroz-aletxo bat planetaren alde!